“UTZI MEZUA SEINALEAREN ONDOREN” Tanttaka

Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu.

Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere.

Marina, Carmela, Sara eta Vivianak erabiliko dute ahots-postontzia beren burua ulertzeko terapia gisa, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten. Gaurko lau emakumeren ahots ausart, gertuko, eguneroko eta aldi berean poetiko.

Lau amodiozko istorio sutsuri, desengainuari eta hitzaren bidez aske egindakoari aurre eginez bizirik dirauten lau ahots.

Zentzudun emozioz jositako lau istorio.

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago

Zuzenekoak
Antzerkia euzkaraz

Fitxa teknikoa

Egilea: Arantza Portabales
Antzezleak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Sara Cózar, Oihana Maritorena
Zuzendautza: Fernando Bernués
Iraupena: 80’ ggb / aprox

Online salmenta itxita