Zornotza Aretoa

Way down

Sinopsia

Espainiako Bankua erabat desberdina da beste edozein finantza-erakunderekin alderatuta. Banku guztiz menderaezina, planorik, daturik eta inor bizirik ez duena, duela ehun urte baino gehiago bere kamera korazatua eraikitzeko zein ingeniaritza faraoniko erabili zen dakiena. Benetako misterio bat.
Baina ez Estatuko legeek, ez fisikako legeek ez dute Thom Johnson (Freddie Highmore) beldurtzen, bere barnera sartzeko sekretua nola hautsi jakiteko erreklutatutako ingeniari gazte eta distiratsua.
Helburua altxor txiki bat da, bankuan hamar egunez bakarrik egongo dena. Hamar egun kutxaren sekretua ezagutzeko, hamar egun plan bat egiteko, hamar egun erasoa prestatzeko, hamar egun ihesaldi plan errepikaezin batez baliatzeko, Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketak ehunka mila zale biltzen dituenean Espainiako Bankuaren atarian, loria lortzeko edo espetxean amaitzeko.

Kritikak

“Luxuzko ekoizpena du, maltzurkeriaz eta erritmo onez jositako argumentua (…) bere eszenaratzean asmamena, dibertsioa eta maila oso altua dago. “
OTI Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Entretenimendu handia da, eta pertsonaien ezaugarriek eta motibazioek ez dute axola. “
Quim Casas: El Periódico egunkaria

“Ocean Eleven” bat, nazioarteko bokazioarekin eta patata-tortilla zaporearekin eta Gorriaren garaipen mundialistarekin. (…) Luis Aragonek esan du finalak ez direla jokatzen, irabazi egiten direla. Bada, Balaguerok berea irabaziko du. “
Blai Morell: fotogramak


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Azaroak 20, 21 eta 22

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: THRILLER

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Way down
Ekoizpen urtea: 2021
Iraupena: 113 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espania
Zuzendaria: Jaume Balagueró
Gidoia: Rowan Athale, Michel Gaztambide, Andrés Koppel, Rafa Martínez, Borja Glez. Santaolalla
Musika: Arnau Bataller
Argazkia: Daniel Aranyo
Aktoreak: Freddie Highmore, Liam Cunningham, Astrid Bergès-Frisbey, Luis Tosar, Sam Riley, José Coronado, Emilio Gutiérrez Caba, Axel Stein, Famke Janssen, Julius Cotter, Hunter Tremayne, James Giblin, Craig Stevenson, Daniel Holguín, Tomás del Estal
Ekoiztetxea: Telecinco Cinema, Think Studio
Generoa: Thriller