Yo, la peor del mundo

Iraupena: 75′.

1695. Izurria Santa Paula komentura heldu da. Sor Juana Inés de la Cruz hilzorian dago. Gainerako ahizpek Elizaren aurka egin izana leporatzen diote. Bere aitor-entzuleak gizonak Jainkoa baino gehiago maitatu izana leporatzen dio. Juanak bere buruari galdetzen dio ea merezi izan duen denei aurre egiteak, emakume eta idazle moduan aske izateko.

“La Peor del Mundo” ikuskizun musikala da, non XVII. mendeko sor Juanak aurre egiten dien azken bizitza-uneetako mamuei, XXI. mendean. Bere ama. Bere aitona. Bere ahizpa. Bere aitor-entzulea. Erreginaordea. Merezi al du libre izateak gainerako guztia kentzen badizute?

Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta soilik publikoak erantzuna eman ahal izango dion amaiera.

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Azaroak 27, ostirala 19:00
Antzerkia
Yo, la peor del mundo

Egilea: Antonio Muñoz de Mesa
Zuzendaria: Olga Margallo
Jatorrizko musika: Iñaki Salvador
Aktoreak: Ugaitz Alegria, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto, Ana Pimenta, Itxaso Quintana
Jantziak: Lola Trives
Eszenografia: Marcos Carazo
Argiztapenaren diseinua: Xabi Lozano
Koreografia: Maitane Zalduegi

MASKARA DERRIGORREZKOA