Ongi etorriak Zornotzako Musika Bandak COVID-19 pandemia dela eta, martxan jarri duen proiektu honetara. Hurrengo egunetan zehar konferentzia, tailer eta erakustaldiak zuzenean izango ditugu gure Bandako kideekin eta mundu profesionaleko musikariekin batera. Prest gurekin ikasteko eta gozatzeko?

Banda eta haren instrumentuak

Banda bat ezagutzeko aukera paregabea zabaltzera gatoz honekin batera. Zer da banda bat? Zenbat familia ditu? Zenbat kidek osatzen dute? Zein instrumentuk parte hartzen dute? Galdera guzti hauei erantzuna bilatuko diogu bideokonferentzia honetan gure Zuzendari Titularrarekin batera. Banda barrutik entzuteko eta ezagutzeko gogoak badituzu, hauxe zure aukera!

ARITZ LABRADOR

Zuzendaria
Zornotzako Musika Banda

Maiatzak 3 18:00

Gorputz-perkusio tailerra

Tailer honetan familiarekin egin ahal izango ditugun ekintza dinamiko batzuk proposatu ditugu, edozein pertsonak egiteko modukoak, esperientzia eta adina kontuan izan gabe. Bandako perkusio sekzioko musikariek etxean egiteko erritmo eta mugimenduen bitartez abesti edota joko txikiak proposatuko dituzte. Honekin erakutsi nahi dizuegu denok garela gure etxetik musika giroan ondo pasatzeko gai.

JAVI CASTAÑO

Perkusioa
Zornotzako Musika Banda

Maiatzak 7 18:00

Musika Banden Historia.

Aukera honekin gaur ezagutzen dugun bandaren historia aztertuko dugu, baita banden alderdi musikal eta soziala ere, baita gure gizarteko ideosinkrasian izan duen eragina ere. Gainera talde honen errepertorioa, zuzendariak, banda, instrumentazioa etab. aztertuko ditugu, baita instrumentuen eta beronengatik, bandaren eboluzio mekanikoa ere. Amaitzeko Valentziako Erkidegoko fenomeno bandistikora joko dugu bertako eta munduko beste toki batzuetako eredu musikalak aztertzeko helburuarekin.

EROS QUESADA

Zuzendaria

Maiatzak 9 18:00

Instrumentu birziklatuen tailerra

Musika tresnarik ez dugu erosi behar musika jo ahal izateko! Tailer honen bidez, etxeko material birziklatuekin oso errez egin ditzakegun musika intrumentu batzuk egiten erakutsiko dizkizuegu, pausoz pauso. Instrumentu gehienak perkusio txikiko instrumentuak izango dira, baina irudimena erabiliz gauza asko lortuko ditugu. Animatu zaitezte!

AITOR ARRIETA

Perkusioa
Zornotzako Musika Banda

Maiatzak 12 18:00

Musika Bandak; errepertorioa eta gizarte funtzioa elkarren eskutik

Musika banda batean jotzen den errepertorioa anitza da oso; festetan, antzokietan, elizan, kaleko oholtzan…leku eta une bakoitzerako baditu musikak banda batek. Musika-lanak entzunez hausnartuko dugu zer jo izan duten, zein ingurutan eta gaur egungo joera berriak; banda amateur zein profesionaletan, Euskal Herrian zein munduko txoko urrunetan. Eta gure gizartean musikaren inguruan hainbat kultur eragile batzeko tresna ezinhobea izan daitekeela ikusiko dugu.

JUDITH MONTERO

Saxofoia
Bilboko Udal Musika Banda

Maiatzak 14 18:00

Arreta jartzen diogun hori soilik existitzen da

Killinsworth eta Gilbertek (2010) arreta faltari buruzko ikerketa eztabaidaezina osatu zuten. Hala, “gizakiok egiten ari garenaz aparte zerbait desberdina egiten gure denboraren %46,9a pasatzen dugula” ondorioztatu zuten. Gure burua ez dela hain zoriontsua konfirmatu zuten. Arreta gabezia larrituz doa etengabeko mezuak eta inguruko teknologiak direla medio. Musikari eta mindfulness-ari esker zure arreta-gaitasuna eta ongizatea hobetu ditzakezu. Zatoz eta ikasi nola!

ELUR ARRIETA

Perkusio irakaslea
Leioako Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioa

Maiatzak 16 18:00

Musikaren eta dantzaren arteko konexioa

Musikak eta dantzak kontatzeko zerbait behar dute sortu eta interpretatu ahal izateko. Dantzariak musika beharrezkoa du komunikatzeko eta bere sentimendu eta emozioak elkarbanatzeko. Zatoz, dantza entzutera, musika dantzatzera.

SUSANA TORRE

Flauta
Bilboko Udal Musika Banda

Maiatzak 19 18:00

SOUNDPAINTING:
Soinuaren bidez sormena garatzeko tresna

Soundpainting-a keinu bidez egiten den hizkuntza multidisziplinar eta unibertsal bat da. Bere erabilerak konzentrazioa, mugimendu gaitasunak eta inprobisazioa garatzen ditu. Soundpainting-ean ez dago akatsik eta horregatik parte hartzaileak aske sentitzen dira bere sormena garatzeko.

JUANMA BEGUIRISTAIN

Klarinetea
Bilboko Udal Musika Banda

Maiatzak 21 18:00