Ekainaren 5ean 20:15etik aurrera ikusgai

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra… eta zelan ez… biolentzia.

Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak.

Bata edo bestea sentitzeko egoera jakin (edo batzuetan ezjakin) batzuk gertatu behar dira eta orduan beharrizanen ekaitzak lehertzen du. Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango. Baina EZZZZ!!! Biolentzia ez!!! gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!!!

FITXA TEKNIKOA

Egilea: Fredi Paia
Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta
Aktoreak: Belen Cruz, Gabriel Ocina, Sandra Fdz. Agirre
Soinu espazioa: Edu Zallo
Eszenografia: Atx Teatroa
Atrezzoa: Atx Teatroa
Ikus-entzunezkoak: Marmitako Produktions
Jantziak: ATX Teatroa
Musika: Edu Zallio / Zarzaparrilla
Teknikaria: ATX Teatroa
Ekoizpena eta banaketa: ATX Teatroa