Ekainaren 12an 20:15etik aurrera ikusgai.

Xebasek eta Cocók bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa. Sinistuta dago gorila mendean hartu eta numeroak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela.

Halere, gorila ez da izango egunen joanean gehien ikasiko duena; bai Xebasek eta baita Cocók ere inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko dute.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Joseba Uribarri, Ana Meabe, Javier Renobales
Espazioaren sorkuntza: Azegiñe Urigoitia y TARTEAN teatroa
Eskenografiaren eraikuntza: ATX teatroa
Atrezzo: Javier Tirado
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapen disenua: Milakamoon
Musika: Santiago Ramos
Diseinu grafikoa: Txapó creativos
Argazkiak: Guillermo Casas
Teknikaria: Bea Santolaya (Tarima)
Ekoizpena: Marie de Jongh / TARTEAN Teatroa