Uztailaren 7an, 20:15etik aurrera ikusgai

Hainbat abere elkarrekin bizi diren etxalde batean oilo andrearen arrautza bat desagertzen da. Honen ondorioz, istilu handi bat hasten da eta mesfidantzak sortzen dira baserriko biztanleen artean. Begirada guztiak belearen aldera doaz, “Atzerritik” etorri berriaren aldera.

Piñote eta Calabacín ikusle paregabeak bihurtzen diren protagonistak dira, eta baserriko biztanleen arteko mesfidantza ez dela hain urruna ulertuko dute.

Gure gizarteko gaur egungo gatazken alegi itxurako satira, modu erraz, gogoetatsu eta oso umore onean kontatuta.