Ekainaren 16an 20:15etik aurrera ikusgai

“Rosalinda, sous le ciel” umorezko formatu txikiko lana da, eta bakardadeaz, benetakoa izatearen balioaz, bizitzarako grinaz, adoreaz eta maitasunaz hitz egiten digu.

Muntaia dinamiko bat da, bidaia bat gogo-aldarte ezberdin, dibertigarri, original, sentikor eta samurretan zehar.

Antzezlea: Cristina Calvo​
Zuzendaritza: Aitor Pérez