Antzerkia eta ikuskizunak bideoan
Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak Zornotza Aretoan ekoiztu diren antzezlan eta ikuskizun batzuren bideoak eskainiko ditu datozen asteetan.
Ekimena bihar hasiko da, ostirala martxoak 27, Los últimos visitantes antzezlanarekin. Antzezlana 20:15ean ikusi ahal izango da hemen
Los últimos visitantes antitertulia bat da, dibertimendura zuzendua. Kulturako hainbat arlo eta lekutako sei artista bilduko dira zabaltza batean jan eta edateko. Arrate Etxebarria izango da gidaria. Antzezlana 2018an sortu zen Zornotza Aretoaren 25. urteurrena zela-eta. Sei protagonistek arrasto berezia utzi dute Aretoaren eta Amorebieta-Etxanoren historian.
Halaber, Markeliñe antzerki konpainia zornotzarrak ere ekimen honekin bat egin du, eta emakizun batzuk lagatu dituzte Amorebieta-Etxanoko herritarrek beraien etxeetatik ikus ditzaten.
Egitaraua eguneratzen joango da:
Martxoak 27 20:15 LOS ÚLTIMOS VISITANTES (KHEA ZIATER)
Martxoak 31 20:15 ZORNOTZARRA NAZ ETA HARRO NAGO
Apirilak 3 20:15 DSO (MARKELIÑE)
Apirilak 7 20:15 SEIREN KONTZERTUAN ZORNOTZA ARETOAN
Apirilak 10 20:15 ZORNOTZA MUSIKA BANDA Kontzertua
Igotzen diren bideo guztiak hemen egongo dira herriak normaltasuna berreskuratu arte, nahi duten guztiek edozein momentutan ikus ditzaten