Zornotza Aretoa

Gogora ezazu ikuskizun guztietan % 25eko beherapena duzula eta ZINERAKO 3 SARRERA eta ZUZENEKOETARAKO SARRERA 2 dituzula MUSUTRUK txartela leihatilan erakutsita edo online eskatuta (igandeetako nagusien emanaldiak izan ezik).

Bazkideek sarrerak erosteko kodeak KUPOIA atalean sartu beharko dituzue:

Zinerako sarrera doan KUPOIA: NAN+1

Zuzenerako sarrera doan KUPOIA: NAN+2

%25ko beherapena  KUPOIA: NAN+0

ADIBIDEA

  1. Jesarlekua aukeratu

2. Jarraitu botoia sakatu

3. Datuak bete (emaila Aretoko bazkidetza egiterakoan emandakoa izan behar da) eta zure NAN + dagokion zenbakia KUPOIA jartzen duen lekuan. Ondoren Ezarri botoia sakatu

4. Beherapena edo doako prezioa agertu behar zaizu. Ondoren ordainketa egin beharko duzu.

Kodearekin zalantzarik izanez gero, edo errore mezua agertzen bazaizu edo beherapena ez bada agertzen, edo webgunetik sartu barik sarrera erreserbatu nahi baduzu eta leihatilan jaso 946300650 telefonora deitu 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.