Barbie
Sinopsia
Barbiek (Margot Robbie) bizitza ezin hobea darama Barbielanden, han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako jaiekin, eta egun guztiak dira egunik onena. Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerako Barbiek bizi duten mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean orpoak lurrean jartzeko gai dela, eta oinak lauak dituela, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea erabakiko du.
Kritikak
“Gerwig harritu egiten da Ryan Gosling izugarri batekin komedia barregarri bezain probokatzaile batekin.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria
“Zoragarria da. Film gutxi ikusiko ditugu luzaroan hain definituak, hain zehatzak, hain perfektuak, hain militanteak eta hain barregarriak (…) [Gerwigek] bere filma hunkigarria izatea lortu du.”
Desirée de Fez: El Periódico de España
“Agindu bezain dibertigarria eta ahalduntzailea da, baina espero zenuena baino askoz musikalagoa eta sakonagoa (…) apustu argia eta ausarta da (…), Barbieren B aurpegia iraultzen duena eta Matteli inolako begirunerik gabe kritikatzen diona.”
Janire Zurbano: Cinemanía
“Barbie ‘ek aurreikuspen handiak gainditzen ditu (…) Bisualki liluragarria eta adimentsua (…) ikuskizun kitsch-aren, pop kulturari buruzko hausnarketa metazinematografikoaren eta, azkenik, artefaktu feministaren arteko nahasketa ausarta.”
Juan Sarda: El Cultural
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: KOMERIA
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Barbie
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 113 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Greta Gerwig
Gidoia: Greta Gerwig, Noah Baumbach
Musika: Mark Ronson, Andrew Wyatt
Argazkia: Rodrigo Prieto
Aktoreak: Margot Robbie, Ryan Gosling, Will Ferrell, Emma Mackey
Ekoiztetxea: Warner Bros
Generoa: Komeria