Zornotza Aretoa

Campeonex

Sinopsia

Gure “txapeldun” taldeak saskibaloia utzi eta atletismo mundu liluragarrian sartuko da entrenatzaile berri baten eskutik. Diziplina berriaren eskakizun gogorren eta entrenatzaileak era guztietako zoritxarrak eta lazeriak erakartzeko duen gaitasun harrigarriaren artean, dena alderantziz aterako da.

Kritikak

“Ez du gramo bat ere galdu bere eragin miresgarritik, bere grazia dohatsu eta xalotik (…) bere gabeziek (…) ez dute okerrera egiten, hobetu baizik. Inperfektuaren garbitasun zoragarria.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Javier Fesserrek, Brianeitorren laguntza paregabearekin, bere horretan berreskuratzen du emozioa, sentimentalismorik gabe, ahalke faltsurik gabe eta lehen atalaren koartadarik gabe.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“2018ko arrakastaren ondorio ona, jatorrizkotik ondo zegoena errepikatuz eta berritasun egokiak batuz.”
Arturo Tena: Cine con Ñ

“Jarraipen irudimentsu eta distiratsua (…) Fesserrek berriro erakusten du gakoa interpretazio-taldeko kideek beren rolei aurre egiteko duten sinpletasunean eta naturaltasunean dagoela.”
Jesús Martín: AcciónCine

Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Irailak 15, 16, 17 eta 18


ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: KOMERIA DRAMATIKOA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Campeonex
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 125 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Javier Fesser
Gidoia: Javier Fesser, Athenea Mata, David Marqués
Argazkia: Ángel Amorós
Aktoreak: Jesús Vidal, Jelen Garcia, Gloria Ramos
Ekoiztetxea: Morena Films
Generoa: Komeria dramatikoa