Odio el verano
Sinopsia
Alonsok (kale-garbitzailea; Roberto Alamo) eta Marisak (tarotista; Malena Alterio), Torresek eta Fatimak (urdaitegi baten jabeak; Jordi Sánchez eta María Botto), eta Calatravak (zirujau estetikoa; Julián López) eta Vickyk (influencer; Kira Miró) etxe isolatu bat erreserbatu dute Kanarietan beren familiekin opor egun on batzuk igarotzeko. Ez dakitena da, agentziaren akats batengatik, etxe bera alokatu dutela. Inor ez dago hari uko egiteko prest, eta ez dago aukera handirik; beraz, oporraldi osoan logela partekatzera behartuta daude. Kide bakoitzaren arteko desberdintasun nabariek egun horiek egoera desmadrulatuen multzo kaotiko bihurtzen dituzte. Hala eta guztiz ere, denek ikasi behar dute elkarrekin bizitzen eta ulertzen hain desberdina den jende hori guztia… Eta beraiei.
Kritikak
“Familia osoarentzako komedia feel-good bat da (…) aktore taldea bereziki bikaina eta janda dago.”
Fausto Fernández: Fotogramas
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Irailak 9; 20:15etan
ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: KOMERIA
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Odio el verano
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 103 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Fer García-Ruiz
Gidoia: David Marqués
Musika: Vanessa Garde
Argazkia: Ángel Amorós
Aktoreak: Roberto Álamo, Malena Alterio, Jordi Sánchez
Ekoiztetxea: Sony Pictures, Mediaset España
Generoa: Komeria