Zornotza Aretoa

RIKARDOIII eta ni (Dxusturi eta Horman poster)

Antzerkia, aurre estreinaldia

Euskaraz

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 80 minutu

Prezioa


Maiatzak 30 ostirala – 20:00: 6,40€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera.Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak? Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, teoria psikologiko-soziologikoak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean.

Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?

Kredituak


Dramaturgia: Eneritz Artetxe
Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Igor de Quadra
Itzulpena eta egokitzapena: Xabi Paya
Antzezleak: Eneritz Artetxe, Patricia Urrutia, Ion Zumelaga
Dantzaria eta musikaria: Pette Jaragoyhen
Argi diseinua: Amaia Yurrebaso
Jantziak: Alberto Sinpatrón