Zornotza Aretoa

La buena letra

Zinema Kluba

Drama

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Abenduaren 6tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2024
Iraupena: 110 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Asteartea, abenduak 16 – 19:00: 4,80€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Valentziako herri batean, gerraostean, Ana bere familiarekin aurrera ateratzen saiatzen da; gerra zibilak zauri sakona ireki du guztietan, batez ere Antonio koinatuan. Ana zauri hori sendatzen saiatzen da, gisatu, sekretu eta isiluneekin, baina Isabel, Antoniorekin ezkondu berria, familiara iristen denean, Anaren arreta eta zainketek ezer gutxi balioko dute: sakrifizioak ez du beti bere saria.

Kritikak


“Rico Clavellinok Gerra Zibileko garaituen kaligrafia ikusezinaren lekukoa jaso du ‘La buena letra’ lanean, Rico Bordak egin duen egokitzapenean (…); bere gidoiaren xalotasunetik eta emoziotik bere aktore zuzendaritza zaindura.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

“Egokitzapen bikaina (…) Onena: Ricoren begiradaren sentsibilitatea, emakumezko erretratu boteretsua eta antzezle guztien lana.”
Sergi Sánchez: La Razón egunkaria

“Loreto Mauleonen interpretazio sotil eta delikatua, denak itxuraz baino sakonera handiagoa duen filmean. Barru-barruko keinuz jositako obra, guztiz politikoak direnak, egilearen zinema osoan bezala.”
Pepa Blanes: SER katea

“Celia Ricok (eta Sara Gallegoren kamerak) pertsonaien artean ibiltzen diren mamuak ehizatzen ditu begirada, isiltasun, gisatu, usain eta josturekin, musika-funts bikainaren laguntzarekin.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

Kredituak


Jatorrizko izenburua: La buena letra
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Celia Rico
Gidoia: Celia Rico
Musika: Marina Alcantud
Argazkia: Sara Gallego
Aktoreak: Loreto Mauleón, Enric Auquer, Roger Casamajor
Ekoiztetxea: Mod Producciones

Sariak


2025: Malagako jaialdia: Epaimahaiaren aipamen berezia. 2 izendapen
2025: Premis Lola Gaos: 2 sari. 5 izendapen