Tretatxu (Anita Maravillas)
Txotxongiloak euskaraz +6 urte
Estreinaldia
Erosi zure sarrerak hemen
Irailaren 1etik aurrera

Informazioa
Ekoizpen urtea: 2026
Iraupena: 50 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 6 urtetik beherakoentzat
Prezioa
Urriak 16 ostirala – 20:00: 5,45€
Urriak 17 larunbata – 17:00: 5,45€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.
Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.

Kredituak
Jatorrizko ideia: Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa eta argi-diseinua: Ion Chávez
Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
Eszenografiaren diseinua: Calvito&Tupe
Jantzien diseinua eta joskintza: Betitxe Saitua
Titereen jantziak: Paulette San Martin
Atrezzoa: Javi Tirado
Testuak: Miren Amuriza
Kartel ilustratzailea: Nieves Gonzalez
Ekoizpena eta banaketa: Portal 71
Laguntzailea: Zornotza Aretoa
Egonaldiak: Topic Tolosa – Harrobia Bilbo
Birarako laguntzaileak: Inaem – Etxepare Institutua
Diru-laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
