Bi baso bat ur (Metrokoadroka)
Antzerkia euskaraz
Erosi zure sarrerak hemen
Irailaren 1etik aurrera

Informazioa
Ekoizpen urtea: 2026
Iraupena: 75 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 14 urtetik beherakoentzat
Prezioa
Azaroak 6 ostirala – 20:00: 8,75€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Metrokoadroka kolektiboaren Bi baso bat ur antzezlanak tratu txarren ondoren poztasuna berreskuratzeko zailtasunari buruz hitz egiten du. Trauma osteko egoeran dantza egiteko ezintasuna islatzen du, eta alaitasuna zein umorea mina gainditzeko funtsezko tresnak direla azpimarratzen du.
Lau pertsona dantzaleku baten erdian daude. Bakoitzak ur baso bat du eskuan. DJ-ak inguruko jende guztia dantzan jartzen du, baina lau protagonistak guztiz geldi geratzen dira. Tratu txarrak jaso ondoren, pertsona askori poztasunez bizitzeko eskubidea bera ere kentzen zaie. Obrak egoera horri aurre egiten dio: mina gainditu eta ahalduntzeko bidean, alaitasunaren garrantzi soziala jartzen du erdigunean
Kredituak
Zuzendaritza: Edurne Azkarate, Oier Guillan.
Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan.
Antzezleak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias.
Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide.
Musika: Ander Fernandez.
Argiztapena: Junki Mayo.
Ekoizpena: Ainhoa Alberdi, Maitane Arzalluz.
