Zornotza Aretoa

La gran juventud (JBGA/VOSE)

Zinema Kluba, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin

Komeria dramatikoa

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Urriaren 5etik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 126 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Asteartea, urriak 13 – 19:00: 4,95€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


1980ko hamarkadaren amaieran, Stella, Victor, Adèle eta Etiennek 20 urte zituzten. Patrice Chéreauk eta Pierre Romansek Nanterreko Théâtre des Amandiersen sortutako interpretazio eskola ospetsuan sartzeko azterketa egin zuten. Bizitzara, pasiora eta maitasunera abiada bizian oldartuak. Elkarrekin une erabakigarria biziko dute beren bizitzan, baina baita beren lehen tragedia handiak ere.

Kritikak


“Bruniren lana erakargarria eta jatorra da, gazteen leherkortasunari buruzkoa, kontakizun bat, narrazio klasiko bat eta pertsonaien garapen bat baino gehiago uneetatik abiatuta osatua. (…) Zinema eta taulekiko maitasunezko filma.”
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Xarmaz beteriko filma, eszenaratzean irregulartasun batzuk dituena eta bizitasun eta oinaze handiko zorabioak dituena.”
Àngel Quintana: Caimán

“Bere film onenetako bat [Bruni Tedeschirena]: gainezkakoa, erromantikoa, nekagarria” (…) liluragarria da gaztetasunaren distiraren, gehiegikeriaren adinaren erretratu denboragabe eta unibertsalari esker.”
Manu Yáñez: Fotogramas

Kredituak


Jatorrizko izenburua: Les Amandiers
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Valeria Bruni Tedeschi
Gidoia: Valeria Bruni Tedeschi, Noémie Lvovsky, Agnès de Sacy
Argazkia: Julien Poupard
Aktoreak: Nadia Tereszkiewicz, Sofiane Bennacer, Louis Garrel
Ekoiztetxea: Ad Vitam Production

Sariak


2022: Cesar Sariak: Emakumezko aktore berri onena (Tereszkiewicz). 7 izendapen
2022: Canneseko Zinemaldia: Sail Ofiziala: lehiaketan parte hartuko duten film luzeak
2022: Sevillako Zinemaldia: Sail Ofiziala
2023: Prix Lumière (Frantzia): emakumezko aktore berri onena. 2 izendapen