Zornotza Aretoa

Arriba Tutto

Zinema komertziala gaztelaniaz

Komeria dramatikoa

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Urriaren 26tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 102 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Igandea, azaroak 8 – 20:00: 5,95€
Astelehena, azaroak 9 – 20:15: 4,95€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


1905. Michi zazpi urteko mutikoaren haurtzaro zoriontsua aitaren heriotza bortitzarekin amaitzen da. Artista ibiltari honek bizitzako txoko bakoitzean magia eta umorea ikusten irakatsi dio haurrari. Urteak igaro ondoren, Michi gizon mingots, bortitz eta gorrotoak jandako bat bihurtu da. Agerpen harrigarri batek eta Conchitarekin berriz elkartzeak, haurtzaroko maitasunak, paradisu galdua eta bere aitak irakatsi zion mundu-ikuskera urratzailea berreskuratzen lagunduko diote. Gizon berri bihurtuta, patuak abentura bat bizitzera eramango du, eta behin neskatoari egin zion maitasun-promesa betetzen saiatuko da.

Kritikak


“Pertsonaia bakoitzarekiko errespetu ikaragarriarekin, Mota komedia dramatiko eraginkor bezain zirraragarri bat osatzen moldatzen da, aurreiritzirik gabea eta, inolako gorritasunik gabe, ederra.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Melodramatikoa, erromantikoa eta oso dibertigarria oso gizaki diren izakiei buruzko alegia (…) istorio bat (…), bihotz handikoa barruan, ikusmen-akabera handikoa eta irudimen eta sormen narratibo bikaina dituena.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Komediari egindako omenaldi eder eta zintzo hau zinemari egindako beste omenaldi eder bat ere bada.”
Carmen L. Lobo: La Razón egunkaria

Kredituak


Jatorrizko izenburua: Arriba Tutto
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: José Mota
Gidoia: José Mota, Marta González de Vega, Claro García, Fernando Erre
Musika: Alicia Morote
Argazkia: Kiko de la Rica
Aktoreak: José Mota, Pablo Cabello, Karra Elejalde
Ekoiztetxea: La Terraza Films, Nueva Línea