Zornotza Aretoa

Abentura Kuantikoa (Eidabe)

Antzerkia euskaraz + 3 urte

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Abenduak 28; 17:30

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 50 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 3 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Abenduak 28 Astelehena – 17:30: 5,45€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Qubit Inspektorea eta bere laguntzailea kasu berezi eta misteriotsu bati aurre egiteko prest daude: kutxa batean dagoen katu bat… bizirik ala hilik dago?

Ez dago argi, baina jakiteko, ordenagailu kuantiko bat beharko dute —eta ez edozein. IBMren Quantum System Two, Europako indartsuena eta Euskal Herrian bertan instalatua.

Baina… makinaria martxan jartzeko ikusleen laguntza ezinbestekoa izango da!

Antzezlan honetan, ikusleak Qubit Inspektorearen laguntzaile bihurtuko dira, eta fisika kuantikoaren sekretuak azaleratuko dira umorez eta ekintzaz beteriko abentura batean: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna bezalako kontzeptuak modu bisualean ulertuko dituzte, jolasa eta zientzia uztartuz.

Eta galdera handia airean: katua bizirik dago? Hilik? Edo biak aldi berean?

Zientzia eta irudimenaren artean murgildu eta lagundu misterioa argitzen!

Kredituak


Egilea: Eneko Axpe
Zuzendaritza artistikoa: Ugaitz Alegria
Eszenografia: eidabe. Asierito
Jantziak: Sinpatron
Musika: Inun
Antzezleak: Nagore Cenizo-Arroyo eta Irati Herreros
Soinu eta Argia teknikaria: Xabi Urrutikoetxea
Diseinua: LK Komunikazioa
Argazkiak eta Komunikazioa: Ilara