Zornotza Aretoa

Almazenean (Txalo)

ZORNOTZA ARETOA. 90 min. 8,25€.

Erretreta hartzeko dagoen arduradunak (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.
Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.
Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera


Martxoak 22 20:00

Antzerkia euskaraz

Egilea: David Desola
Zuzendaritza: Begoña Bilbao
Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga

Online salmenta itxita