Azken Erromantikoak (JBGA-VOSE)
ZINEMA KOMERTZIALA EUSKARAZ GAZTELANIAZKO AZPITITULUEKIN
DRAMA
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Abenduak 1 eta 2
Informazio
Ekoizpen urtea: 2024
Iraupena: 102 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Prezioa
Azaroak 30 Larunbata – 20:00: 5,65€
Abenduak 1 Igandea – 20:00 – 5,65€
Abenduak 2 Astelehena – 20.15: 4,65€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du.
Kritikak
“Lizuna eta bikaina, mingarria eta iluna, misteriotsua eta poetikoa, ‘Azken erromantikoak’ film noble eta borobila da, Sañudoren ibilbidean egindako jauzi bikaina, (…) urratzailea eta zaila, baina oso benetakoa.”
Javier Ocaña: El País egunkaria
“Nahita antiklimatikoa den filma, segurtasunik gabeko emakume bat tonuan, keinuetan (…) eta Miren Gaztañaga aktorearen interpretazio xurgatzailean segurtasunez irudikatzen duena.”
Quim Casas: El Periódico egunkaria
“Miren Gaztañaga bikainarekin deskonposatzen ari den mundu batean enpatiari eta inozentziari begiratua izan zen (…) mundu baten erretratu samur eta dekadentea.”
Pepa Blanes: SER katea
“Drama sozial sutsua, baketeatutako belaunaldi batekin konprometitua (…) Sañudok bere belaunaldiko emakumezko aktoreen zuzendaririk onena dela erakutsi du berriz ere, Miren Gaztañagaren interpretazio bikaina eginez. “
Ruben Romero: Cinemanía
Kredituak
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: David P. Sañudo
Gidoia: David P. Sañudo, Marina Parés
Musika: Beatriz Lopez-Nogales
Argazkia: Víctor Benavides
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Maica Barroso, Erik Probanza
Ekoiztetxea: La Claqueta PC, Irusoin