Zornotza Aretoa

Ciudad sin sueño

Zinema komertziala gaztelaniaz

Drama

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Azaroaren 23tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2024
Iraupena: 97 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Ostirala, abenduak 5 – 20:00: 5,80€
Larunbata, abenduak 6 – 20:00: 5,80€
Igandea, abenduak 7 – 20:00: 5,80€
Astelehena, abenduak 8 – 20:15: 4,80€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Toni, 15 urteko mutila, Europako kokaleku irregular handienean bizi da, Madril kanpoaldean. Txatarrero familiakoa izateaz harro, aitonari jarraitzen dio nonahi. Baina eraispenak bere lursailera hurbiltzen dira, eta aitonak uko egiten dio alde egiteari, sakrifizioa edozein dela ere. Elektrizitaterik gabeko gau ilunetan, bere haurtzaroko elezaharrek bizia hartzen duten bitartean, Tonik aukeratu egin behar du: etorkizun zalantzagarriari aurre egin edo desagertzen ari den mundu bati eutsi.

Kritikak


“Mugako western triste bat Cañada Real-ean (…) errealista, zirraragarria eta berria, fikzioaren eta fabulazioaren artean nabigatzen duena, kontatzen denaren eta kontatzen digunaren artean.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Film horretan, Cañadaren errealitatea narratiba batekin eta zinema egiteko modu batekin islatzen da, non ikusizko jokoek (…) eta barruko dramek, izugarri tristea denari magia pixka bat kentzea lortzen duten.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“El (gran) wéstern de la Cañada Real (…) un largo deslumbrante, una película elegíaca y de fin de época (…) Sariak nonahi biltzera deitua dago, zinema soziala deritzonaren mugak zabalduz.”
Philipp Engel: Cine con Ñ

“Urteko espainiar film interesgarrienetako bat (…) sermoirik eta azpimarraturik gabeko zinema sozial eta salatzailea da (…), errealismo zorrotzeko eta parekorik gabeko benetakotasuna duen filma.”
Jordi Batlle Caminal: La Vanguardia egunkaria

Kredituak


Jatorrizko izenburua: Ciudad sin sueño
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Guillermo Galoe
Gidoia: Guillermo Galoe, Víctor Alonso-Berbel
Argazkia: Rui Poças
Aktoreak: Antonio Fernández Gabarre, Bilal Sedraoui, Jesús Fernández Silva, Luis Bértolo
Ekoiztetxea: Sintagma Films