Despoblados (Proyecto Villalacre)
Musika-Antzerkia gazteleraz
Erosi zure sarrerak hemen
irailaren 1etik aurrera

Informazioa
Ekoizpen urtea: 2026
Iraupena: 60 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Prezioa
Urtarrilak 29 ostirala – 20:00: 6,60€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Despoblados istorioa lurretik sortu da, bertan behera utzitako gure landa-aldeko munduaren errealitatea erakusteko. Hutsune horretara, jada ez dagoenak uzten duen itzalera memoriatik eta oroitzapenetik hurbiltzeak aukera ematen digu beste hutsune bat betetzeko, egunero banatzen eta bakartzen gaituen mundu batek sortzen diguna. Despoblados aienearen, atsekabearen, nahasmenduaren eta gainbeheraren adierazpen bat da, baita asaldura eta itxaropenerako dei bat ere.
Soriako Andrés Martín Domínguez idazlearen karga dramatiko handiko poema-sorta batetik abiatuta, antzezlan musikatu bat garatu dute, bi elementu horiek uztartuta. Musikak eta testuak landa-aldeko mundu galdu batean girotutako eszenak eta gizarteko giza errealitatearen aurpegi guztiak erakusten dituzte: malenkonia, tristura, maitasuna, gogaitasuna, ulertezintasuna eta haserrea.
Kredituak
Antzezlea: Sandra Fdez. Aguirre
Eszenako zuzendaria: Marta Álvarez del Valle
Arte-zuzendaritza: Lucía Carro
Jantziak: Ana Batalla
Argiak: Haizea Cosgaya
Jatorrizko testua: Andrés Martín Domínguez
Ekoizpena: Proyecto Villalacre
Jatorrizko musika: Andrés Martín Herranz
Musikariak: Manu Gaigne, Juan Guillermo Martínez, Adrián Carro, Joaquín Marco, Unai Celaya
