Dragoi-Jagolea (Euskaraz)
Sinopsia
Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato esklabo batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua.
Kritikak
“Bisualki ahaltsua, baina historia nahasi samarra duena, Espainiaren eta Asiako herrialdearen arteko koprodukzioa, protagonista ikustearren soilik zinemarako sarrerak balio duena, benetako moneria.”
Carmen L. Lobo: La Razón egunkaria
“Espainiako animazioaren abentura berria, magiaz eta fantasiaz betea (…) dragoi-unibertso bat, irudimenez betea.”
Fausto Fernández: Fotogramas
“Proiektu handia, ondo zaindua eta manufakturatua, publiko zabala asebetetzeko. Abentura baten hasiera gisa oso ondo funtzionatzen du, eta saga bihurtzeko potentziala du.”
Raquel Hernández Lujan: Hobby Consolas
Sariak
2024: Malagako Zinemaldia: Film Onenaren Izendapena – Urrezko Biznaga
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
HAURRENTZAKO ZINEMA EUSKARAZ
GENEROA: ABENTURAK
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Dragonkeeper
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 99 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia eta haurrentzat bereziki gomendatua
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li
Gidoia: Carole Wilkinson, Pablo I. Castrillo, Ignacio Ferreras, Rosanna Cecchini, Wang Xianping
Musika: Arturo Cardelús
Argazkia: Jose Manuel Piñero, Yuangfeng Zhao
Ekoiztetxea: Movistar Plus+, Atresmedia Cine, China Film Animation
Generoa: Abenturak