Zornotza Aretoa

El oso de Benalúa y sus sabandijas

Kontzertua Zelaietan

local_activity
Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Informazioa


Iraupena: 70 minutu

Prezioa


Abenduak 19 Osteguna – 20.00: 6,20€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Benalua y Sus Sabandijas taldea (Benalua eta bere lupuak) Granadako Chicago blues taldea da. Toni Trave Benaluako hartza du buru, estilo guztiz pertsonala duen bluesmana. Eskarmentu eta fidagarritasun handiko musikariak ditu aldean: Tony Molina gitarran, Dani Levy baxu elektrikoan eta Giggs Nother baterian, denak ere bertako jokalekuetan ongi ezagunak. Besteak beste Fernando Beiztegui, Chino Swingslide, Richard Ray Farrell, Mingo Balaguer, Ñaco Goñi, eta abar luze baten laguntzaileak izan dira.

Otis Rush edo Muddy Watersen Chicago sound amorratuan eta T Bone Walkerren West Coast edo Louis Jordanen edo Fats Dominoren swing eta boogie woogie soinurik jatorrenetan dabiltza. Estatuko geografiaren zati handi batean aritu dira: Blues en Ruta Castellano zikloa, La Coquette blues areto mitikoa (Madril), Antequera blues festival, Blues Cazorla, Cordobako Blues Jaialdia, Frank Rock and Blues Fest, Reuseko blues jaialdia eta abar.
Gaur egun, Magic Hooker Rush azken diskoa aurkezten ari dira, Magic Sami, Earl Hookerri eta Otis Rushi egindako omenaldian.

Online salmenta itxita