Hegoak (Kulunka)
ZELAIETAKO KONTZERTU GELA. 80 min. 6,20€.
Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egin dute Hegoak izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko gaituzte, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak.
Hegoak ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dizkigute.
Eskatu hemen zure sarrera
Martxoak 7 20:00
Kontzertua Zelaietan
Zuzendaritza: Garbiñe Insausti.
Ahotsa: Garbiñe Insausti.
Pianoa: Iñaki Salvador.