Zornotza Aretoa

Jai-giroa gogoan

Zornotzako Musika Banda

Musika

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
Urtarrilaren 8tik aurrera

Informazioa


Iraupena: 60 minutu

Prezioa


Ekainak 14 larunbata – 20:00: 3,20€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Zornotzako Musika Bandak bere 2024-2025 denboraldia martxan jartzen du “Oroitzapenak” lelopean. Aurtengo denboraldiak bertako musika-ondarearen oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora: banda historikoa eta haren musika, historian zehar abestutako gabon-doinuak, emakume sortzaile eta artistek sortu eta garatzen duten musika, euskal bertsolaritzaren inguruan sortu diren doinu eta abestiak, eta jaietako doinuak herriko txistulari eta gaiteroekin batera.

Udako sasoiari hasiera emateko, herri desberdinetako jai-doinuak oroituko ditugu, giroa sortzen duten kideen laguntzaz: banda, txistulariak, trikitilariak, gaiteroak eta albokariak. Gainera Etxanoko Erraldoien eta Udabarri Dantza Taldeko lagunen parte hartze-berezia ere izango dugu. Udari hasiera freskoa emateko prest!

Kredituak


Zuzendaria: Aritz Labrador
Gonbidatuak: Udazken txistulari eta gaiteroak. Triki Piu Pand. Etxanoko erraldoiak. Udabarri Dantza Taldea