Jane Austen arruinó mi vida
Zinema komertziala gaztelaniaz
Komeria dramatikoa
Erosi hemen zure sarrera

Informazioa
Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 98 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Prezioa
Igandea, ekainak 22 – 20:00: 5,80€
Astelehena, ekainak 23 – 20:15: 4,80€
KONTAKTUA
Email: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Agathe, ezinbestean baldarra baina xarmangarria eta kontraesanez betea, ezkongabetasun egoera desesperatuan aurkitzen da. Bere ametsa Jane Austenen eleberri baten maitasun duina bizitzea da, eta bere helburu nagusia idazle bihurtzea da. Horren ordez, Shakespeare & Co liburu denda britainiarrean liburuak saltzen eman zituen egunak, Parisen. Agathe, Ingalaterrako Jane Austen Idazleen Egoitzara gonbidatua izatean, nobelagile bihurtzeko ametsa betetzeko bere segurtasun gabeziei aurre egin beharko die, eta bere bizitza sentimentala birplanteatzera eramango duen amodiozko triangelu kaotiko batean harrapatuta geratuko da.
Kritikak
“Literatur arima duen komedia erromantikoa, ondare bati omenaldia egiteko gai dena, artifizioan erabat erori gabe (…) multzo bero, atsegin eta maitagarria. (…) oraindik ere maitasuna liburu artean sor daitekeela uste dutenei ematen die gorroto delikatua.”
Javier Ocaña: El País egunkaria
“Komedia erromantiko honek tinko besarkatzen ditu generoko leku komunak, baina tik zaharkituenak astintzen dizkio eta sentiberatasun modernoagoa eta garaiekin konektatua txertatzen dio.”
Desirée de Fez: El Periódico egunkaria
“Komedia erromantiko xarmagarria (…), tradizio anglosaxoniarrik onenari heltzen diona, zinema autoralaren eszenaratze zainduari uko egin gabe. (…) besterik ez da geratzen: zoazte ikustera.”
Andrea G. Bermejo: Cinemania
Kredituak
Jatorrizko izenburua: Jane Austen a gâché ma vie
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Laura Piani
Gidoia: Laura Piani
Musika: Peter Von Poehl
Argazkia: Pierre Mazoyer
Aktoreak: Camille Rutherford, Pablo Pauly, Charlie Anson
Ekoiztetxea: Pictanovo, Les Films du Veyrier, Sciapode