Kine Rally 2023 Sari banaketa
ZORNOTZA ARETOA. 90 min. Doan.
Abian da Kine Rallyaren 7. edizioa, azaroaren30etik abenduaren 3ra AmorebietaEtxanon ospatuko da.
Parte-hartzaileek film labur bat pentsatu, grabatu eta editatu beharko dute 48 orduko epean.
Aurten, ikus-entzunezko piezak nahitaez landu beharko duen gaia aurrez aurre jakinaraziko dugu Zelaietako eraikinean, azaroaren 30a, ostegunean 19:30etan.
Izena ematen dutenek berrogeita zortzi orduko epean entregatu beharko dute film laburra, larunbateko 19:00etatik 20: 00etara.
Epaimahaikoek ebaluatuko dituzte lanak eta igandean, 12: 00etan, sari banaketa egingo da Zornotza Aretoan. Ekitaldi irekia da, non lehiaketako lan guztiak ikusi ahal izango diren eta 750 euro banatuko dira bi film labur onenen artean