Zornotza Aretoa

Kolapsoa (Jon Ander Urresti)

Antzerkia euskaraz

+14 urte

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
urtarrilaren 12tik aurrera
Martxoak 13; 20:00etan

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2026
Iraupena: 70 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 14 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Martxoak 13 Ostirala – 20:00: 8,75€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.
Despistatuz gero, bi buruko koilara bat salduko dizute, horrela azkarrago bazkalduko duzula esatearekin batera. Edo ohe birakari bat, zure estresa gauero zentrifugatuko duena. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Hauen kanpaina baten ondotik, Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen jendea.

Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

Turbo kapitalismoak sinetsarazi digu urtero eros dezakegula mugikor berria, udaberri eta udazkenero arropa berria eta astebururo, eskapadatxoak egin. Munduak berdin jarraituko duela, ez dela beldurrik izan behar, ez dagoela mugarik, eta, mugak daudenean, ez direla gure ardura.“Bizi ezazu momentua” leloaren bertsiorik kutreena erosi diegu, eta, pixkanaka, ahaztu egin dugu zoriontsu bizitzeko ez dugula horrenbeste su artifizial behar. Zenbat behar dugu? Edo, agian, zer behar dugun galdetu behar diogu gure buruari?

Kredituak


Egilea: Kolapsoa-Jon Ander Urresti
Testuak: Nerea Ibarzabal
Talde sorkuntza: Nerea Ibarzabal
Zuzendaria eta dramaturgoa: Matxalende Pedro, Jon Ander Urresti
Antzezleak: Txubio Fernandez de Jauregui,Maite Muguerza, Jon Ander Urresti.
Soinua eta musika: Asier Rentería
Jantziak: Paloma Merino