Zornotza Aretoa

La deuda

Zinema komertziala gaztelaniaz

Drama, Thrillerra

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Urriaren 26tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 109 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Igandea, azaroak 16 – 20:00: 5,80€
Astelehena, azaroak 17 – 20:15: 4,80€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Lucas eta Antonia pisu xume batean bizi dira, hirigunean. Zailtasun ekonomikoak dituzten arren, biek umorez eta maitasun handiz egiten diote aurre bizitzari, harik eta inbertsio-funts batek eraikina erosi eta etxebizitza utzi behar duten arte. Lucasek etxea ez galtzeko behar duen dirua lortzen saiatuko da, itzulera zaileko aurrerantz ihes eginez.

Kritikak


“Sentiberatasun soziala buru duen film herrikoi bizigarria (…) Agian ez da film biribila, eta ez zaio ezer falta, askoz ederragoa ematen baitu: jende onez osatutako istorioa.”
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Film irregularra, zerbait kaotikoa, larria, dibertigarria eta, nabarmenena, ukaezina. (…) inozoa da nahi duenean, jakintsua behar duenean, zorabiatua despistatzen denean, eta beti, baina beti, aurreikus ezina. Eta sakona. Eta sentimentala, zalantzarik gabe.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Gentrifikazioari eta indarkeria instituzionalari buruzko thriller soziala, jende arruntaren lotura emozionalak eta afektiboak aldarrikatzen dituena.”
Pepa Blanes: SER katea

Kredituak


Jatorrizko izenburua: La deuda
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Daniel Guzmán
Gidoia: Daniel Guzmán
Musika: Richard Skelton
Argazkia: Ibon Antuñano
Aktoreak: Daniel Guzmán, Luis Tosar, Itziar Ituño
Ekoiztetxea: Aquí y Allí Films

Sariak


2025: Malagako Zinemaldia: Film Onenaren Izendapena – Urrezko Biznaga