Zornotza Aretoa

La Memoria Infinita

Zinemakluba erdaraz

Dokumentala

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Otsailaren 27tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 85 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Asteartea, martxoak 18 – 19:00: 4,80€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


20 urteko harremanaren ondoren, Augusto Gongora kazetari eta idazle txiletar ezaguna eta Paulina Urrutia aktorea (gerora kultura ministro izango zena) ezkondu egingo dira. Gongorari 2014an Alzheimerra diagnostikatzen diotenean, emaztea eguneroko uneak bideoan grabatzen eta senarraren gaixotasunaren aurrerapena dokumentatzen hasten da. Telebistako artxiboko materialaren, bideo-grabazio pribatuen eta duela gutxi filmatutako eszenen arteko nahasketa batek maitasun-harreman baten erretratua osatzen du. Harreman horretan, keinu txikiek eta begiradek hitzek baino indar handiagoz adierazten dute intimitatea. Hala ere, ez dira urruntasun eta oinaze uneak alde batera uzten, eta, horri esker, harrapatuta egotearen tragedia eta Gongoraren ahanzturan erortzeak bientzat sortzen duen etsipen-sentimendua hauteman ditzakegu.

Kritikak


“Atseginez eta larriduraz ikusten da, gogoz eta adorerik gabe, berekoikeriarik gabeko maitasun baten aurrean egotearen plazerraz, zeinak eritasun horren barruko aurpegi iluna erakusten baitigu.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Maitasun eta zaintza istorio ederra da, bidaia gogorra (…) argitasunez, maitasunez eta baikortasunez betea. Baina herri oso baten oroimena ez galtzeko alegatua ere bada.”
Fernando Bernal: Cinemanía

“Zinemagilearen konpromisoak eta begiradaren berotasunak bide ematen diote Alzheimerrari buruzko dokumental izugarri hunkigarri bati (…) Alberdik memoria historikoa babesteko beharraz ere hausnartzen du.”
Desirée de Fez: El Periódico egunkaria

“Bere harremanaren indarrak eta oraindik lainopean ezkutatzen den gizon dardarti eta adimentsuaren distirek, ustekabean hunkigarria bezain mingarria egiten dute dokumental hau.”
David Rooney: The Hollywood Reporter

Kredituak


Jatorrizko izenburua: La Memoria Infinita
Herrialdea: Txile
Zuzendaria: Maite Alberdi
Gidoia: Maite Alberdi
Musika: José Miguel Tobar, Miguel Miranda
Argazkia: Pablo Valdés
Aktoreak: Augusto Góngora, Paulina Urrutia
Ekoiztetxea: Fabula

Sariak


2023: Oscar sariak: dokumental onenaren saria
2023: Sundance jaialdia: Epaimahaiaren saria – Dokumentala (World Cinema)
2023: Goya Sariak: Iberoamerikako film onena
2024: Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak: Dokumental Onena. 3 izendapen