La Princesa Orgullosa
Haurrentzako zinema gaztelaniaz
Animazioa
Erosi hemen zure sarrera

Informazioa
Ekoizpen urtea: 2024
Iraupena: 84 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia eta haurrentzat bereziki gomendatua
Prezioa
Igandea, azaroak 16 – 17:00: 5,80€
12 urte edo gutxiago: 4,80€
KONTAKTUA
Email: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Benjamin errege gazte eta dotoreak emaztea aurkitzeko unea iritsi da. Carolina printzesa ederraren erretratua aurkezten diotenean, hain liluraturik geratzen da, ezen trukean bere erretratua bidaltzen baitio, baina Carolina printzesa mimatu eta harroak errefusatu egiten du. Benjamin erregeak seduzitzea erabakitzen du eta, lorezainez mozorrotuta, bere gazteluan lan egitea lortzen du. Printzesa noizbait zoriontsua eta atsegina izan zela jakingo du, eta, musikaren eta loreen laguntzaz, berarekin maiteminduko da. Bere kontseilariek, boterean geratzeko irrikaz, printze ahul bat aurkitzen dutenean harekin ezkontzeko, Carolinak eta Benjaminek elkarrekin ihes egiten dute. Ihes egitean aurre egin beharreko oztopo ugariek batu egingo dituzte. Hala ere, Benjaminek egia esan beharko du oraindik.
Kredituak
Jatorrizko izenburua: Pysná princezna
Herrialdea: Txekiako Errepublika
Zuzendaria: Radek Beran, David Lisy
Gidoia: Radek Beran, Henryk Bloch, Oldrich Kautský, Borivoj Zeman
Musika: Ondrej Brzobohatý
Argazkia: Baset Jan Strítezský, Simon Todorov
Ekoiztetxea: Human, Luminar Film, PFX
