Zornotza Aretoa

Los Pecadores

Zinema komertziala gaztelaniaz

Beldurra, thrillerra

local_activity
Erosi hemen zure sarrera
Martxoaren 14tik aurrera

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 97 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Larunbata, martxoak 28 – 20:00: 5,95€
Igandea, martxoak 29 – 20:00: 5,95€
Astelehena, martxoak 30 – 20:15: 4,95€

comment
KONTAKTUA

Email: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Michael B. Jordan protagonista duen Ryan Cooglerengandik beldurraren ikuspegi berri bat dator: “Bekatariak”. Beren bizitza problematikoak atzean utzi nahian, bi anaia biki (Jordan) jaioterrira itzuliko dira berriro hasteko, gaitz handiago bat ongietorria emateko zain dutela jakiteko bakarrik. “Deabruarekin dantzan jarraitzen baduzu, egunen batean etxera joango zaizu atzetik”.

Kritikak


“Bikain (…) Oso erakargarria da generoekin egiten duen lan iradokitzaileagatik. (…) Baita Cooglerrek pertsonaiak azaltzeko eta bere komunitatearen historia kontatzeko erabiltzen dituen heldutasun eta edertasunagatik ere.”
Desirée de Fez: El Periódico egunkaria

“Ustekabeko beldurrezko film bikaina -batez ere IMAX- oilo-larrua jartzen dizuna bere musika-piezekin. Sotila pertsonaien trazaduran; ikusgarria eszenaratzean.”
Salvador Llopart: La Vanguardia egunkaria

“Izua eta Spielbergen ‘Purpura kolorea’ maite dutenentzako jaia hegoaldeko pulp kontakizun batean.”
Fausto Fernández: Fotogramas

“Proposamen originala postmodernismoan, gozatua eta amorratua (…) Koktel horrek kritika soziala (…) eta komedia uztartzen ditu, eta nahasketa horrek emaitza emateaz gain, eferbeszentea, lotsagabea eta bitxia da.”
Marta Medina: El Confidencial

Kredituak


Jatorrizko izenburua: Sinners
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Ryan Coogler
Gidoia: Ryan Coogler
Musika: Ludwig Göransson
Argazkia: Autumn Durald
Aktoreak: Michael B. Jordan, Hailee Steinfeld, Miles Caton
Ekoiztetxea: Proximity, Warner Bros

Sariak


2025: Oscar sariak: 16 izendapen
2025: Urrezko Globoen sariak: 2 sari. 7 izendapen
2025: BAFTA sariak (Erresuma Batua): 3 sari. 14 izendapen
2025: Gidoilarien Sindikatuaren Sariak (WGA): Jatorrizko gidoirik onena
2025: Aktoreen Sindikatuaren sariak (SAG): 2 sari. 5 izendapen