Mamuka (Elirale)
ZORNOTZA ARETOA. 35 min. +3 urte. 5,15€.
Euskaraz, MAMU hitzak «zomorro handia» esan nahi du, eta MAMUKA, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, taldean jokatzen dena eta ezkutatzean eta berriz agertzean datzana. Bi hitz hauen irudimenean oinarrituta, koreografoak eta bi dantzariek, dantza-duoaren bitartez, gorputz bat sortzen dute, batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza. Agertu eta desagertu, gero berragertu: ikuspegien umorezko joko baten aurrean gaude.
Antzerkiko taularen aurrealdeko espazioan, dantzariek ekibokoa, irrealtasuna taularatzen dute, modu jostagarrian eta soinuarekin eta argiekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura atzemateko, biziaren ikuspegi batetik hautemateko, mugitzen ari diren gorputzen bitartez.
Sentsazio horiek gogora ekartzeko, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Behatzeko eta batez ere entzuteko denbora hartuz, hauxe (berr)aurkituko dugu: gune (oraindik) berde horiek eta bertako bazterrak bizitzaz gainezka daudela.
Ikusgai izan edo ez izan, hasiera batean estatiko nahiz beti mugitzen, izaki andana bat paseatzen da. Izaki horiek igo egiten dira, hegan doaz, ezkutatu, ihes egin, jan edo atseden hartzen dute. Eta ibiltari ikusnahiak bezala, izaki hauek, are izaki ñimiñoenek ere, senari jarraitzen diote, landareen eta lurraren berezko koloreei, argiei eta usainei esker, baita eguzkiaren, hezetasunaren, ihintzaren eta urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere.
Oraindik ere gure planetaren higaduraz eta narriaduraz jabetzen ari garen garai honetan, natura eta haren edertasuna –baita hauskortasuna ere– berariaz ondratzea erabaki du Eliralek.
Eskatu hemen zure sarrera
Martxoak 16 17:30
Dantza umeentzat +3
Dantzari musikariak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
Koreografia: Pantxika Telleria
Musika: La ZIC des A.R.T.S.
Argiztapena: Javi Ulla