Moko, Indalecio Bizkarrondo “Bilintx” (Gorakada)
Antzerkia
+6 urte, euskaraz
Erosi zure sarrerak hemen
Informazioa
Ekoizpen urtea: 2024
Iraupena: 55 minutu
Kalifikazioa: 6 urtetik gorakoentzat
Prezioa
Maiatzak 3 larunbata – 17:30: 5,30€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, Moko deitzen zioten denek. Mokok besteak bezalakoa izan nahi zuen, lagunak izan, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen. Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Kredituak
Jatorrizko ideia: Alex Diaz, Fran Lasuen
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Alex Diaz
Musika sorkuntza/Musikaria: Fran Lasuen
Antzezleak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Maren Basterretxea
Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela
Kanpo begirada: Jokin Oregi, Juanjo Herrero