Zornotza Aretoa

Nor naizen baneki (Artedrama + Axut)

Antzerkia euskaraz

+16 urte

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
urtarrilaren 12tik aurrera
Otsailak 20; 20:00etan

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 130 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Otsailak 20 Ostirala – 20:00: 8,75€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara?

Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratzeko.

Baina ez da lurra bakarrik esploratuko: pertsonaiak ere barne-bilaketa baten xede izango dira, gauzatu beharreko erabakigarrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapatuta.

Kredituak


Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs
Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Garoa Idoia Tapia, Oier Zuñiga
Koreografia: Philippe Ducou
Bideoa: David Bernues
Argiztapen Diseinua: Acrónica
Musika: Xabier Erkizia
Koru Zuzendaritza: Denise Olhagarai
Soinu Diseinua: Philippe Barandiaran Eta Xabier Erkizia
Teaserra: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Ekoizpena: Iasone Parada Mikel Unamunzaga, Argi Perurena