Scrooge eta mamuak (Khea Ziater)
Antzerkia
+5 urte, euskaraz
Erosi zure sarrerak hemen
Informazioa
Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 60 minutu
Kalifikazioa: 5 urtetik gorakoentzat
Prezioa
Apirilak 5 larunbata – 17:30: 5,30€
KONTAKTUA
Emaila: kultura@amorebieta.eus
Sinopsia
Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librean kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.
Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean,, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarri bihurtuko da.
Kredituak
Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
Antzezleak: Na Gomes, Sandra Fez. Aguirre
Jatorrizko testua: Charles Dickens
Egokitzapena: Alex Gerediaga
Euskarazko testua: Kepa Errasti
Eszenografia eta Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Ekoizpen laguntzaileak: Arrate Etxebarria, Leire Ucha
Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater