Zornotza Aretoa

Shine (Lasala)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 6€.

Shine harreman anitzeko esplorazio bat da, askatasuna dei genezakeenaren mugen gainekoa.

Gorputzaren objetualizazioan, diskurtso espiritualean, epe laburreko ibilbidean eta inperfekzioaren edertasun naturalean zehar egiten den eguneroko bidaia sutsua eta ziklikoa. Aldaketa eta eraldaketan spoken wordean.

Esperientzia hori dantzaren kodeetan, spoken-word-ean, soinuan eta eszenaratze baten distiran oinarritzen da. Eszenaratze horretan, zazpi interpreteren gorputzek gizarte/linbo horren distirak eta irudipenak islatzen dituzte, eta gure nortasuna definitzen saiatzen gara.

Lasalak, Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainiak, 10 urte bete ditu. Sortu zenetik hizkuntza propioa sortu du, oso fisikoa, non zehaztasunak eta teknikak distira egiten duten, dinamikoa, indartsua, egungo garaietara eguneratua, eta moda, zinema, argazkigintza eta diseinuko azken joerek eragina duten sorkuntzetan. Ibilbide bizi eta aberasgarria, hizkuntza koreografiko sendoa lortzeko aukera eman diona, bere lana nazioartean aintzatetsi duen konpainiaren zigilu eztabaidaezina.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera


Azaroak 24 20:00

Dantza

Zuzendaritza: Judith Argomaniz
Dramagintza: Fernando Epelde
Ahotsa eta testua: Puy Barral
Dantzariak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley,
Puy Barral, Ángela Arrieta, Ioar Labat, Mikel Casal

Online salmenta itxita