Zornotza Aretoa

Un amor intranquilo

Sinopsia

Leïlak eta Damienek eromenez maite dute elkar. Biek borrokatzen dute familia batuta mantentzeko, Damienen bipolaritatea gorabehera. Inork ez du amore ematen, baina badaki ezingo diola inoiz eskaini berak nahi duena.

Kritikak

“Lafossek kadentzia lasaiarekin kontatzen du bere kontakizuna (…) informazioa kontu handiz dosifikatuz (…) Une jasangaitzetan lurperatutako indarkeria, (…) Bonnardek interpretazio bikaina egiten du (…)”
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Zintak zintzotasunaren gordintasun berarekin funtzionatzen du pantailan. (…) drama deserosoa da, etengabeko desorekan dagoena eta, hurbiletik begiratu ahala, guztiz partekatua. Eromena ez da kanpokoa, barrukoa baizik.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Barne-barneko emozio eta istilu horien eskualdatzea da Lafosseren kamerak harrigarriro harrapatzen duena Bonnard eta Bekhtiren interpretazio zainduan.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“[Lafosse] sentsibilitate eta sakontasun handiko familia baten erretratua egiten du (…), botere hunkigarri borobila erakutsiz, izugarrizko dismorik eta gain-eraginik erabili gabe, eta konponbide tranpati errazak proposatu gabe.”
Nando Salvá: El Periódico egunkaria

Sariak

2021: Cesar sariak: gizonezko aktore onenaren saria (Bonnard) eta emakumezko aktore onenaren saria (Bekhti)
2021: Cannesko Zinemaldia: sail ofiziala

Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Urriak 11; 20:15etan


ZINEKLUBA
GENEROA: DRAMA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Les intranquilles
Ekoizpen urtea: 2021
Iraupena: 118 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Belgika
Zuzendaria: Joachim Lafosse
Gidoia: Lou Du Pontavice, Juliette Goudot, Joachim Lafosse, Chloé Leonil, Anne-Lise Morin, François Pirot
Musika: Olafur Arnalds
Argazkia: Jean-François Hensgens
Aktoreak: Leïla Bekhti, Damien Bonnard, Luc Schiltz, Larisa Faber, Elsa Rauchs, Jules Waringo, Joël Delsaut
Ekoiztetxea: KG Productions
Generoa: Drama


Online salmenta itxita