Zornotza Aretoa

Unicorn Wars (Euskaraz)

Sinopsia

Hartz txikien armadaren ustez, adarbakarrek mehatxu egiten diote beren herriaren segurtasunari.
Hori dela eta, soldadugai gazteak hezten ari dira, adarbakarren aurka hasi berri duten gerran parte har dezaten. Azulin eta Gordi anaiak, esperientziarik gabeko beste soldadugai batzuekin batera, Baso Magikoa salbatzeko misio arriskutsu batera bidaliko dituzte. Hartz txikiak horretarako prest egongo al dira?

https://www.youtube.com/watch?v=AG7-5Rm1xco

Kritikak

“Film harrigarri eta originala, non peluxezko hartzen eta unikornioen arteko borroka hausnarketa politiko eta psikologiko sakon eta harrigarria bihurtzen den. (…) benetako harribitxia. “
Juan Sarda: El Cultural

“Urteko espainiar pelikularik harrigarriena da. (…) ez ditu gerra-zinemaren jarraibideak onberatasunaren irudia iraultzeko bakarrik baliatzen, marrazki bizidunetako zinemaren ideiari buelta ematen dio. “
Violeta Kovacsics: Cinemanía

“Hondoaren eta formaren arteko talka zoragarri baten aurrean gaude, axolagabe uzten ez duena. (…) asaldagarria eta deserosoa (…) Helduentzako kartoi distiratsu bat (…) proposamen hipnotiko bat, ikuslea aurreiritzirik gabe horditzen duena. “
Borja Crespo: Diario El Correo

“Kolorimetria harrigarri batek (…) ikonoklastia, arriskua eta asmamena taupatzen ditu, eta aurkikuntzen jaialdi bihurtzen da, non ahalmen oroigarriak eskua ematen baitio deserosotasun espresiboari. “
Beatriz Martínez: El Periódico de España

Sariak

2022: Annecyko Jaialdia: Sail ofiziala, lehiaketan dauden film luzeak
2022: Sitgeseko Zinemaldia: Film luzeen sail ofiziala

Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Azaroak 27 eta 28


ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: ANIMAZIOA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Unicorn Wars
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 92 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Alberto Vázquez
Gidoia: Alberto Vázquez
Musika: Joseba Beristain
Ekoiztetxea: Abano Producions
Generoa: Animazioa, alegiazkoa