Zornotza Aretoa

You have an inner world, and so what? (La senior de Larrua)

Dantza

+12 urte

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen
urtarrilaren 12tik aurrera
Martxoak 20; 20:00etan

Informazioa


Ekoizpen urtea: 2025
Iraupena: 75 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat

Prezioa


Martxoak 20 Ostirala – 20:00: 6,60€

comment
KONTAKTUA

Emaila: kultura@amorebieta.eus

Sinopsia


Dantza garaikideko Gasteizko konpainia bat da Larrua proiektua. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzentzen dute, eta 10 urteko ibilbide oparoa beteko du 2025ean. Haien lanetan, sinbiosi benetan berezia lortzen dute alderdi fisikoaren eta emozioen artean, eta publikoarekin konexio sakona ezartzen dute euren proposamen artistikoen bidez.

Proiektu berri honetan gizakion barne-munduetan murgilduko dira. Esplorazio koreografiko baten bidez, 40 urtetik gorako dantzarien heldutasun eszenikoaren balioa nabarmentzearen alde egin dute. Gorputz horiek istorio bat gordetzen dute: euren egungo istorio gizatiarra. Bizi izan dutela senti daiteke. Dantzan egin dute, sufritu, gozatu. Eraldatu dira, modu askotan. Gorputz erabiliak dira, esperientziaz beteak. Eta, aldi berean, pixkanaka, gero eta gehiago interesatzen zaie ideiak aurkeztea, zerbait menderatzen dutela erakustea baino. Ikuspegia aldatu da: lasaitasuna dario, pazientzia. Emozioa ez da hain bizia, baina sakonagoa da. Lasaitasunak denbora ematen du behatzeko eta hausnartzeko, lanaz eta hari heltzeko moduaz ikuspegia zabaltzeko.

Kredituak


Antzezleak: Rober Gómez, Jordi Vilaseca, Melania Ocina, Myriam Pérez
Egilea: Dimo Milev
Zuzendaritza: Proyecto Larrua
Argiztapen diseinua: David Alcorta
Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo