Zornotza Aretoa

Ainarak (Euskaraz)

Sinopsia

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi diegu iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeek, askotan 12 urtetik aurrerakoek, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.
Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien Ainarak.
Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Urtarrilak 19, osteguna; 20:15etan

ZINEMA EUSKARAZ
GENEROA: DOKUMENTALA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Ainarak
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 84 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia eta genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatua
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Juan San Martín, Ritxi Lizartza
Gidoia: Marga Gutiérrez
Musika: Anne Etchegoyen
Argazkia: Quim Torrens
Ekoiztetxea: Maluta Films, 601 Producciones Audiovisuales S.L
Generoa: Dokumentala


Online salmenta itxita