Zornotza Aretoa

Anatomía de una caída

Sinopsia

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezin du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Kritikak

“Zuzendariak nahiko modu harrigarrian disekzionatzen du senarraren heriotza baten ondoren emazteari egindako epaiketaren bidez ezkontza-harreman bat. (…) Oso originaltasun handiz sortutako buru-hauste afektibo bat.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

“Prozedurazko zineman ikasitako pieza (…) Trietek urregintzako pieza landu eta lehergarri bat osatzen du, Sandra Hüllerren lan perfektuak gidatuta.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Salbuespenez ondo idatzitako galdeketa eta deklarazioen segida bati esker, bere bi ordu eta erdiko metrajea hegan doa literalki.”
Nando Salva: Diario El Periódico

Sariak

2023: Cannesko Zinemaldia: Urrezko Palma (film onena)
2023: Urrezko Globoak sariak. 4 izendapen
2023: Goya sariak (Espainia). Izendapen 1
2023: Europako Zinemaren Sariak (EFA). 5 sari.
2023: Independent Spirit Awards sariak. Izendapen 1
2023: Satellite Awards sariak. 3 izendapen


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Urtarrilak 6, 7 eta 8

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: THRILLERRA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Anatomie d’une chute
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 151 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Justine Triet
Gidoia: Arthur Harari, Justine Triet
Argazkia: Simon Beaufils
Aktoreak: Sandra Hüller, Swann Arlaud, Antoine Reinartz
Ekoiztetxea: Les Films Pelléas, Les Films de Pierre
Generoa: Drama – thrillerra