Zornotza Aretoa

Anbotoko Mari (Logela Multimedia)

ZORNOTZA ARETOA. 55 min. 5€.

Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora.

Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin.

Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.

“Anbotoko Mari”’ antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Abenduak 16 17:30
Umeentzat euskaraz +6

Egilea: Logela Multimedia
Zuzendaria: Imanol Garaizabal
Dramaturgia zuzendaria: Sonia Villamor
Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña
Aktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde eta Ander Garaizabal
Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua
Bideoak: Basque Films eta Imanol Garaizabal
Musika: Ander Garaizabal

Online salmenta itxita