Zornotza Aretoa

Argentina 1985

Sinopsia

Argentina, 1985 Julio Strassera eta Luis Moreno Ocampo fiskalen benetako historian oinarrituta dago, 1985ean Argentinako diktadura militar odoltsuena ikertu eta jazartzera ausartu baitziren. Demokrazia berri eta hauskorrean izandako eragin militar handiak beldurtu gabe, Strasserak eta Moreno Ocampok zalantzazko heroien talde juridiko gazte bat bildu zuten David Goliaten aurka borrokatzeko. Haien eta haien familien gaineko etengabeko mehatxupean, denboraren aurka jo zuten, junta militarreko biktimei justizia egiteko.

Kritikak

“Gertatutakoa hain da izugarria, hain da mingarria, hain literala, ezen agerian dagoenaren garraztasunak xaflatzen baitu estilo-ahalegin oro. (…) Batez ere min sinple eta hutsez mintzen duen filma.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Ez da den bezalakoa izateko beldur: ia dena bereganatzen duen pertsonaia baten bitartez ikuslearen emozioa eskatzen duen film politikoa da, eta Ricardo Darinen izarra duen aktore batek bakarrik eraman dezake aurrera.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

“Istorioak babes handia du benetako gertakarietan, baina baita fikziozko elementu dramatiko eta familiarrak ere, publikoarentzat entretenigarria eta erakargarria egiten dutenak.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

Sariak

2022: Veneziako jaialdia: FIPRESCI saria
2022: Donostiako Zinemaldia: ikusleen Saria – Film Onena


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Urriak 29, 30 eta 31

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: THRILLER, DRAMA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Argentina 1985
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 140 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Argentina
Zuzendaria: Santiago Mitre
Gidoia: Santiago Mitre, Mariano Llinás
Musika: Pedro Osuna
Argazkia: Javier Juliá
Aktoreak: Ricardo Darín, Peter Lanzani, Alejandra Flechner, Carlos Portaluppi, Norman Briski, Héctor Díaz, Alejo García Pintos, Claudio Da Passano, Gina Mastronicola, Walter Jakob, Laura Paredes
Ekoiztetxea: La Unión de los Ríos
Generoa: Thriller, drama