Zornotza Aretoa

As bestas

Sinopsia

Antoine eta Olga bikote frantziarra da, Galizia barnealdeko herrixka batean aspaldi bizi izandakoa. Bizimodu lasaia dute han, baina bertakoekin duten bizikidetza ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Auzotarrekin, Anta anaiekin, izandako gatazka baten ondorioz, tentsioa hazi egingo da herrixkan, itzulerarik gabeko puntu batera iritsi arte.

Kritikak

“Sorogoyen superlatiboa (…) Heldutasunezko zinta bat da, bere erara bidaia bat amaitzen duena. (…) Natura ikaragarria western ‘fordiano’ itxurako tragedia klasiko baten eszenatoki bihurtzen du.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Arantzazko alanbre bat bezain tirabiratsua den pelikula bat (…) Sorogoyenek nahikoa du Antoine eta Xanen (Menochet eta Zahera bikainak) arteko elkarrizketa bat (…) zozokeria giro jasanezina sortzeko.”
Sergi Sánchez: La Razón egunkaria

“Oso film ona da, baina ez biribila (…) berriztagarrien garaiko Espainia beltzari buruzko film bikaina da. Une zoragarriekin, bikain interpretatua.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

Sariak

2022: Donostia Zinemaldia: Publikoaren Saria – Europako film onena
2022: Tokyoko Zinemaldia: Film onena, zuzendari onena eta aktore onena (Menochet)


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Abenduak 2, 4 eta 5

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: THRILLER

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: As bestas
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 137 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen
Gidoia: Isabel Peña, Rodrigo Sorogoyen
Musika: Olivier Arson
Argazkia: Álex de Pablo
Aktoreak: Marina Foïs, Denis Ménochet, Luis Zahera, Diego Anido, Marie Colomb, Luisa Merelas
Ekoiztetxea: Cronos Entertainment AIE
Generoa: Thriller