Zornotza Aretoa

Atearen bestaldean (Hika)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 5,15 €.

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urtarrilak 4 17:30
Familientzat, testurik gabe +5

Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Aktorea: Sandra Fdez. Agirre
Musika zuzenean: Unai Celaya
Musika konposaketa: Unai Celaya
Argien diseinua (aretoko bertsioa): Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Jantziak: Xabier Mujika