Zornotza Aretoa

BATETIK BESTERA (Benetan Be)

ZORNOTZA ARETOA. +3 urte 50 min. 5€.

Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!

Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Abenduak 3 17:30
Familientzat euskaraz

Testua: Patricia Urrutia
Zuzendaritza: Elena Olivieri
Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga
Musika: Asier Ituarte
Eszenografia: Amaia Garate
Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Edu Berja
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be

Online salmenta itxita